Bidaiei buruzko DVD bilduma berriak jarri dituzte Barrikako liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 30a, 19:07
Bi DVD bilduma berri jarri dituzte eskuragarri Barrikako udal liburutegian. Horiek munduko lekurik bitxi eta interesgarrienak hobeto ezagutzeko aukera ematen dute, bidaiak antolatzeko edota bidaiatzeko era desberdinak aurkeztuz. Lehenengoa 12 atalez osatutako "Worldtrips" bilduma da. Horretan munduari bira egiten diote pedal kolpez. Hugo Scanettik eta Worltrips-eko taldeak munduko naturarekin, kulturarekin eta geografiarekin duten harremana estutuko dute beren mendi bizikletekin, Europa, Asia eta Afrikako bideetan zehar. Ibilbideok bestelako bidai bat egin, bidai exotikoaz gozatu edo oroitzapen ahaztezina eduki nahi dutenen neurrira eginda daude. Bigarrena, "Travel Living Discovery", 29 sailetan banatuta dago. Hainbat herrialdeetako bidai bilduma da: AEB, Costa Rica, Norvegiako fiordoak, Italia... bidai izugarriak eta bikotean egiteko bidaiak, besteak beste. Argazkian, bilduma horiek Norvegiako fiordoak ezagutzeko aukera ematen dute / cc-by Daikrieg.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun