Getxoko Udalak 19.000 euro banatuko ditu sei GKEen artean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 30a, 19:16
Getxoko Udalak 18.720 euro banatuko ditu udalerrian lan egiten duten sei gobernuz kanpoko erakunderen (GKE) artean. "Horrela, funtzionamendu gastuei aurre egiten laguntzen diegu, udalerriko elkarteen sare solidarioa sustatuz", adierazi du Begoña Ezkurra zinegotziak. Aipatu diru-laguntzak horrela partituko dituzte: Zabalketa elkarteak 5.000 euro jasoko ditu, Lagun Artean-ek 4.017 euro, Mugarik Gabeko Hezkuntza taldeak 2.747 euro, Sahararen aldeko Atfal elkarteak 2.453 euro, San Martin de Tours parrokiako taldeak 2.300 euro eta Perualdek 2.201 euro. Diru laguntza horiek aipatu GKEen gastuen zati bat ordaintzeko izango dira, "horien gastu arrunta 300.000 eurokoa baita", tokiko arduradunen hitzetan. Argazkian, Begoña Ezkurra Garapenerako Lankidetza zinegotzia.
Zabalketa erakundeak giza-garapenean adituak diren bost lagun dauzka kontratatuta. Lagun Artean eta Mugarik Gabeko Hezkuntza elkarteek bana. Gainontzekoek, berriz, pertsona boluntarioekin lan egiten dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun