Getxoko euskaltegiek ia 15.000 euroko udal laguntza jasoko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 30a, 19:28
Getxoko Udalak ia 15.000 euro banatuko ditu bere menpekoak ez diren udalerriko euskaltegien artean. Diru-laguntza horiek getxoztarren hizkuntza gaitasuna handitzea helburu duten jardueren artean kokatu dituzte udal agintariek. "Oso garrantzitsutzat jotzen dugu euskaltegiek hizkuntza bera eta euskararen normalizazioaren alde egiten duten lana, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian jasota agertzen den bezala”, azaldu du Koldo Iturbe zinegotziak. Gauzak horrela, Lauaxeta AEK-k 7.647 euro jasoko ditu, Jose Antonio Agirre euskaltegiak 4.121 euro; eta Uztarrik udalerrian dauzkan hiru zentroek 1.799 euro (Bidebarrieta 4, Areeta), 920 euro (Algortako Etorbidea 104, Algorta) eta 511 euro (Maidagan 59, Getxo), hurrenez hurren. Argazkian, Jose Antonio Agirre euskaltegia / © Getxo.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun