Izar berriak bilatzeko castingak egingo dituzte Leioan eta Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 31a, 12:45
Leioako eta Erandioko Udalek batera antolatu dute Izarren Distira lehiaketa, tokiko gazteen talentua saritzeko asmoz. Ekimenean 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek parte har dezakete, banaka zein taldeka. Lehenengo hautaketa probak urtarrilaren 20an egingo dituzte Kultur Leioan. Hurrengo egunean, berriz, Astrabuduako Josu Murueta kultur gunean izango dira. Ikuskizunaren iraupenak 2 eta 10 minutu artekoa izan beharko du derrigor. Behin parte-hartzaileak aukeratuta, bakoitzak bere emanaldia eskainiko du otsailaren 5ean egingo den gala ikusgarrian. Ekitaldiaren aurkezlea Itxaso Paya izango da. Gala arratsaldeko zazpietan egingo dute Kultur Leioan eta sarrera doakoa izango da. Lehiaketan izena emateko eta informazio gehiago www.izarrendistira.com webgunera jo daiteke. Sariak ondokoak izango dira: lagunentzako kirol anitzeko ekintzak edo ikas-bidaiarako diru-laguntza. Argazkian, 2008an Getxo mailako lehiaketa irabazi zuten neska-mutilak / © Izarren Distira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun