Errusian ere ezagutarazi dute Getxoko Cinegourland jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 31a, 12:56
Getxoko Udalak jakinarazi duenez, 110tik gora hedabidek eman dute aurtengo Cinegourland jaialdiaren berri. Aipatu ekimena joan den urrian egin zuten. "Horri buruzko aipamenak Espainiar Estatuko telebista, irrati zein egunkari nagusienetan egin zituzten, baita beste herrialdeetakoetan ere; Errusiako Grantour-Europe bidai eta aisiari buruzko webgunean, besteak beste", azaldu du Josu Loroño zinegotziak. Komunikazio arduradunaren iritziz, "Getxo leku askotan ezagutzera emateko helburua erabat lortu dugu eta, bide batez, jende askori ere hiri ederraren marka dela jakinarazi. Orokorrean, publikoaren partaidetzarekin batera, jaialdiak balorazio oso ona jaso du. Hartara, 2011an berriro egingo da". Horrez gain, Loroñok aurreratu duenez, jaialdia udaberrian egingo dute eta neska-mutikoen elikatze heziketara zuzendutako ekimenak areagotuko dituzte. Argazkian, Cinegourland ekimenaren "El secreto de sus txokos" txapelketa Areetan / © Getxoko Udala.
PressClipping

Cinegourland jaialdiaren aurtengo edizioak, publizitate aldetik, 332.905 euro sortu ditu. Hedabideek iaz baino gehiago zabaldu dute jarduera, "aipamenak Espainiako Estatuan zein nazioarteko hedabide askotan jaso direlarik". Informazio orokorreko zein gastronomia, aisialdi eta bidaia gaietan espezializatutako hedabideak izan dira horren berri eman dutenak.

Lehiaketa toki berrian

Dagoeneko 2011ko ekitaldia ari dira prestatzen eta, bertan, aurten abiatutako ekimenak bultzatuko dituzte, hala nola, "El secreto de sus txokos" lehiaketa eta eskola-umeei zuzendutako zine-foruma. Horiekin batera, beste berri batzuk egingo dituzte, partaidetza zein elikatze-heziketa sustatzeko helburuarekin. Txokoen gaineko txapelketak harrera ona izan zuen, bai elkarte eta sozietateen partaidetzagatik (herriko txokoen %90ak hartu zuen parte), bai txapelketa ikustera hurbildu zen jende kopuruagatik. Lehiaketa hori txandakakoa izatera pasako da eta, hartara, hurrengo edizioa Algortan ospatzea aurreikusi dute. Gainera, primerako elikagaien "gourmet expo" delako batekin osatuko dute txapelketa. Hitzaldi eta erakustaldiei dagokienez, leku berriak aztertzen ari dira, udalerriaren "eraldatze prozesuaren" harira sortutako ekipamendu eta esparru berriek horretarako aukera ematen baitute. Ikasleak jomuga izango dituzten ekintza berriak izango dira, osasunarentzat hain garrantzitsua den elikadura zuzen bat edukitzeko heziketari lotutako formatu berriekin. Azkenik, “Zineko pintxoak” lehiaketan parte hartuko duten taberna eta jatetxeak sustatzeko euskarri berriak sortuko dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun