Getxo udalerri osoa zeharkatuko dute Errege Magoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 31a, 13:54
Urtarrilaren 5ean, asteazkenean, Errege Magoen desfileak hartuko ditu Getxo udalerriko kaleak. Zortzi karrozek eta bi fanfarrek egingo dute bi zatiko ibilbidea: lehenengoa, Getxon eta Algortan; eta, bigarrena, Areetan eta Itzubaltzeta / Romon, Getxoko Kultur Etxeak zehaztu duenez. Kabalgataren lehenengo zatia Andra Mari kiroldegian hasiko da 18:00etan. Maidagan eta Aingeruaren Etorbidean zehar ibili ondoren, Algortako Telletxe eta Maria Andresena kaleak zeharkatuko ditu, Kasino aurrean amaitzeko. Zati hori amaitu eta gero, 19:00ak aldera, Errege Magoak Algortako kultur etxera (Villamonte) joango dira, txikitxoekin mintzatzera. 19:30ak aldera, desfilearen bigarren zatia hasiko da, Areeta eta Itzubaltzetan. Areetako Etorbidetik abiatuta, ibilbidea ondokoa izango da: Kale Nagusia, Ezekiel Agirre, Kresaltxu, Gorbeia eta Gobelaurre. 20:15ean, Errege Magoak Areetako Andres Isasi Musika Eskolara joango dira, haurrekin egoteko. Argazkian, Baltasar erregearen karroza / © Getxoko Kultur Etxea.
Aurtengo desfilean, ohi bezala, Errege Magoen karrozak izango dira eta, horiekin batera, beste gai batzuetan oinarritakoak (Santa Klaus, jaiotza biziduna, Garfield, bikingoak, erromatarren mundua…). Karrozetan hiru erregeen morroiak eta mozorrotutako bidaiariak izango dira, gozokiak ikusleei botaz. Gainera, fantasiako tren batek eta, giroa alaitzeko, bi fanfarrek eta beste 200 pertsonek (bertoko taldeak, Udaltzaingoa, Gurutze Gorriko kideak, boluntarioak...) parte hartuko dute ikuskizunean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun