2011ko aurrekontuak onartu ditu Leioako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 31a, 14:16
Leioako Udalbatzak atzo onartu zituen 2011rako aurrekontuak; udal aurrekontu orokorra, Soinu Atadia Fundazioaren (musika eskola) aurrekontua eta Euskararen Erakundearen (euskara zerbitzua eta udal euskaltegia) aurrekontua, barne. Baiezko bozka tokiko Gobernuak eman zuen, hau da, EAJk eta Ezker Batuak. PSE-EE, berriz, abstenitu egin zen. Eta PPk ezezkoa eman zuen. Horrenbestez, 2011rako 37 miloi eta erdiko aurrekontua dauka Leioako Udalak; bi miloi euro izango ditu Leioako Musika Eskolak; eta 1.200.000 euro Mastitxu udal euskaltegiak. Soinu Atadia Fundazioak eta Euskararen Erakundeak Udalaren eskutik jasotzen dute euren aurrekontuen %45; gainontzeko %55a, berriz, Eusko Jaurlaritzaren eskutik eta ikasleengatik. Argazkian, Leioako udaletxea / © Leioa.net.
"Esan behar da, krisi egoeran murgilduta egonda, Leioako herriak bere aurrekontua onartu duela oinarri ekonomiko-finantzario sendoak mantenduz. Azken urteetan egin izandako kudeaketak posible egin izan du gaur egun Leioak ekonomi osasuntsua izatea. Beraz, 2010 urtea superabitarekin amaituko dugu (diru sarrerak gastuak baino altuagoak izan dira), likidezia altua mantentzen da, eta ez da inongo zorrik existitzen. Aurrekontu ezin hobeagoa onartu da beraz Leioan 2011rako", adierazi dute udal iturriek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun