Oraindik ere antenak tximinien artean kamuflatzen dabiltzala salatu dute Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 31a, 14:41
Badira lau urte baino gehiago, telefonia mugikorreko antenak "kamuflatzen" ari zirela salatu zutenetik Getxo udalerrian. "Jende askok tximiniak besterik ez zirela esaten ziguten", aipatu du Antenarik Ez auzokide taldeak. "Egoera berdin" jarraitzen duela uste dute kolektiboko kideek: "garai horretako enpresa berberak antena berriak jartzen jarraitzen ditu, bizilagunek aurrean zer daukaten ere jakin barik. Ez dira kalterik egiten ez duten tximinia soilak. Telefonia mugikorrerako antenak dira", salatu dutenez. Gauzak horrela, "herritarrak engainatzen aritzea" egotzi diete telekomunikazio enpresei. Getxo Udalari, berriz, "horrelako amarruak babestea" leporatu diote. Guzti horren adibide bezala jarri dute Getxoko Altube kaleko 8. zenbakian dagoen instalazioa. Gaineratu dutenez, isuri biko teilatuan egonda, "ez dator bat udal ordenantzak (pdf) zehazten duenarekin". Euren hitzetan, ez da aipatutakoa, "kamuflatuta" topatu duten antena bakarra. Argazkian, Altube kaleko antena / © Antenarik Ez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun