Kanpai hotsen ostean We Are Standard taldeak kontzertua emango du Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 31a, 14:58
2010 urteari agur esan eta hurrengoari ongi etorria emateko, Gabon Zahar jaialdia egingo du goizaldeko 1:30etik aurrera Bilboko Kafe Antzokiak. Bertan We Are Standard musika talde getxoztarra arituko da. Ekitaldi horretarako sarrerak agortuta daude jada, baina, kontzertua bukatu ondoren bertan jai egin nahi duenak sarrera zein lehenengo edaria eskuratzeko aukera izango du, 10 euroren truke. Izan ere, Urte Berria ospatzeko asmoz, kontzertuaz aparte, bertako DJa eta Ekaitz Split 77 taldeko kidea arituko dira pop, rock, indie, disko, funk... doinutako hainbat abesti jartzen. Argazkian, We Are Standard taldea Madrilen emandako kontzertu batean / cc-by-nc-sa Andor.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun