Gizon bat atxilotu dute Leioan genero indarkeria delitua egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 3a, 18:21
Atzo, igandea, Ertzaintzak 34 urteko gizon bat atxilotu zuen Leioan, bere bikoteari eraso egin ziolakoan, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Emakumeak egindako salaketaren arabera, bere bikotearekin eztabaidan zegoela, mutilak hura iraindu eta buruan zein saihets-hezurretan kolpeak eman zizkion. Biktimak aurpegian hainbat zauri zituela baieztatu ondoren, poliziek ustezko erasotzailea atxilo eraman zuten, genero indarkeria delitua egotzita. Argazkian, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko elkarretaratzea Leioan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun