Gero eta erabiltzaile gehiago ditu Leioako Udalaren wifi zerbitzuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 4a, 20:57
Leioako Udalak abian jarritako wifi zerbitzuaren erabiltzaileen kopurua "nabarmen" egin du gora, azaroan Kultur Leioaren kanpoaldean eta Pinosolo zonaldean jarritako bi gune berriei esker, tokiko iturriek adierazi dutenez. Orotara, 3.878 lagunek eskatu dute wifi-a erabiltzeko bonuren bat. Horietatik 2.912 erabiltzailek azaroa baino arinago erabiltzen ziren ordu bateko txartelak eskatu zituzten. Ordutik aurrera, 839 lagunek 24 orduko bonu berriak eskatu dituzte eta 127 leioaztarrek urte osokoak hartu dituzte. Kopuru horrek gorantz egingo duela uste dute udal arduradunek, herriko hainbat lekutan wifi gune berriak jarriko direlako. Guztira, 80.000 euroko aurrekontua duen proiektuak 12 wifi gune ezartzea aurreikusten du, Leioako zonaldeen gehiengoa hartuz (erdialdea eta auzoak). Laster gune publiko gehienetan zerbitzu hori erabili ahal izatea da helburua, zehaztu dutenez. Argazkian, erabiltzaile bat Kultur Leioa kanpoaldean / © Leioa.net.
Leioako Udalak bi lotura mota jarri ditu eskura. Alde batetik, alde baterako konexioa dago, udalerrian denbora gutxi egiten dutenentzat pentsatuta dagoena. 24 ordutan Internetera konektatuta egotea ahalbidetzen du horrek, Kultur Leioan pasahitza eskatuz gero. Bestalde, ohiko konexioa dago. Horretarako liburutegiko txartela baino ez da beharrezkoa, horietako bakoitzak duen pasahitza Kultur Leioan aktibatuta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun