Basagoiti Etorbideko etxe zahar batek su hartu du Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 4a, 22:35
Algortako Basagoiti Etorbideko etxe zahar batek su hartu du, iluntzeko zazpiak aldera, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Getxoko Udaltzaingoaren arabera, eskale bat bizi ohi da Etxe Arrosa edo Etxe Sorginduaren ondoko eraikinean, baina sutea piztu denean ez zegoen bertan. Tokiko poliziak, Ertzaintza, osasun zerbitzuak eta suhiltzaileak joan dira jazoeraren tokira, eta badaezpada alboko eraikinetako lagunak aterarazi dituzte. Errepidea ere moztu behar izan dute. Gauzak horrela, ez da zauriturik egon. Suhiltzaileek sutea amatatu dute. Etxea bota beharko dutela ziurtzat jo dute. Argazkian, suhiltzaileak artxiboko irudian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun