"Jai eroa eta beroa" antolatu du gauerako Leioako Kurkudi elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 5a, 16:53
Gaur gauean, ohiko Errege Gaueko kotilioia beharrean, "jai eroa eta beroa" egingo du Leioako Kurkudi kultur elkarteak, "neguko hotzari aurre egiteko". Gaueko 23:00etatik aurrera, elkarteak Plaza Gorrian duen egoitzan, Kurkudi herriko tabernan, "musika ona, matxakauak, mojitoak eta giro ederra" eskainiko dute, bertako kideek zehaztu dutenez. Sarrera doakoa izango da eta "Leioako zein Uribe kostako herritarrei jaira hurbil daitezen" gonbitea luzatu diete. Irudian, gaueko ekimena iragartzeko kartela / © Kurkudi kultur elkartea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun