Ia 50.000 lagunek erabili dute metroa Gabon zaharrean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 4a, 22:52
Goizaldeko 0:45etik goizeko zazpiak arte 49.742 bidaiarik erabili zuten Plentzia eta Etxebarri arteko garraio zerbitzua, iaz baino %3 gehiago, Metro Bilbao enpresak zabaldu duenez. Datu horien arabera, metroak Gabon gauean baino 35.000 bidaiari gehiago izan ditu abenduaren 31ko gauean. Barakaldo (3.299 bezero), Santutxu (3.272) eta Abando (2.867) izan ziren geltoki erabilienak, tokiko arduradunek jakinarazi dutenez. Zerbitzu bereziaren lehenengo orduak izan ziren bezero gehien izan zituztenak; goizaldeko ordu batetik ordu bietara (18.290 erabiltzaile), alegia. Bidaiari kopuru osoaren %12,1k ordu horretan erabili zuen metroa. Ondoren, 2:00-3:00 tarteak bildu zituen bezero gehien (12.066 pertsona). Bestalde, 151.143 bidaiarik erabili zuten metroa urtarrilaren 1ean, iaz baino %5,7 lagun gehiago. Jende gehien jaso zuten geltokiak Abando (10.363), Zazpi Kaleak (10.175) eta Barakaldo (9.668) izan ziren. Bestalde, bihar, Errege Magoen gauean metroa goizaldeko ordu biak arte arituko da, jai-bezpera egunetan ohi den bezala. Argazkian, metroko bagoi bat gainezka, artxiboko irudian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun