Elikagaiak maneiatzeko agiria lortzen lagunduko diete Getxoko gazteei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 5a, 18:19
Otsailetik ekainera bitartean emango diren ikastaroen artean, aurten berritasun bezala, kandelak egitekoa eta elikagaiak maneiatzeri buruzkoa eskainiko ditu Getxoko Udal Gazteria Sailak. Azken horren helburua da neska-mutil getxotarrek jakiak maneiatzeko agiria lortu ahal izatea, azaldu dutenez, "hori oso erabilgarria baita jaietako txosnak ipintzeko edo bestelako ekimenak antolatzeko". Hala ere, espainolez baino ezin izango da egin. Bi tailer berri horiekin batera, perkusioa, makillajea eta karakterizazioa (inauteriei begira), sukaldaritza eta surfari buruzkoak ere izango dira. Ikastaroak doakoak izango dira eta, erabiliko diren materiaren arabera, 10 eta 30 urte bitarteko gazteei egongo dira zuzenduta. Izen-ematea gaztebulegoa[abildua]getxo.net posta elektronikoaren bidez (izena, ikastaroa eta harremanetarako telefono zenbakia jarri behar dira), 667 600 740 telefono zenbakira SMS bat bidaliz, www.getxo.net web gunean, Gazte Bulegoan (Algortako Etorbideko 98 zenbakian) eta 944 660 353 telefono zenbakian egin daiteke. Argazkian, tailer gehienak Algortako Urgull kaleko Gauegun gaztelekuan egingo dira / © Getxo.net.
Lehen-lehenik hasiko dena perkusio tailerra izango da. Algortako Urgull kaleko Gauegun gaztelekuan egingo dute honako egun hauetan: otsailaren 16 eta 23an eta martxoaren 2, 9, 16 eta 23an, 17:30etik 19:30era. 12 eta 17 urte arteko gazteei dago zuzenduta, eta ikastaroa euskaraz edota espainolez egin ahal izango dute.

Makillaje eta karakterizazioa I, II, III eta IV ikastaroak martxoan izango dira, hilaren 4an, 5ean, 11n eta 12an, hurrenez hurren. Euskaraz edota espainolez emango dute gaztelekuan, 17:30 eta 21:30 arteko ordutegian, eta 12 eta 17 urte arteko lagunei dago zuzenduta.

Horren ondotik etorriko da aurtengo lehen seihilekoaren lehen nobedadea; elikagaiak maneiatzeari buruzko ikastaroa, alegia. Martxoaren 19an egingo dute gaztelekuan, 10:00etatik 14:00etara, 18 eta 30 urte arteko gazteei zuzenduta. Espainolez baino ez dute egingo.

Adin horietakoek ere parte hartu ahal izango dute “Sukaldaritza: ikasi bizirauteko” izeneko tailerrean, martxoaren 25ean, eta apirilaren 1, 8 eta 15ean, 18:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegian, soilik espainolez. Areetako La Sarten de Cordeleria sukaldaritza eskolan egingo dute.

Gazteria Zerbitzuaren eskaintzaren bigarren nobedadea, kandelak egiten ikasteko tailerrak 12 eta 17 urte artekoak ditu jomugan. Maiatzaren 12, 19 eta 26an eta ekainaren 2an izango da gaztelekuan. Euskara edota espainolez emango dute, eta ordutegia: 17:30-19:30.

Azkenik, 10 eta 17 urte artekoentzako surf ikastaroa Barinatxe (La Salvaje) hondartzan egingo dute, maiatzaren 30 eta 31n, eta ekainaren 1, 2 eta 3an. Euskaraz edota espailonez emango dute, 17:30etik 19:30era.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun