Astelehenean zabalduko dituzte azterketak prestatzeko gelak Getxoko liburutegi eta ikastetxeetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 5a, 18:48
Azterketa garaia gertu dela, Getxoko Udalak ikasteko gelak zabalduko ditu udal liburutegietan eta tokiko hiru ikastetxetan: Juan Bautista Zabala eta Romo eskoletan eta Julio Caro Baroja institutuan, hurrenez hurren. Urtarrilaren 8tik 30ra bitartean, astelehenetik igandera zabalik egongo dira leku horiek. Villamonteko liburutegiak 70 toki eskainiko ditu, San Nikolasekoak 68, eta Gobelakoak 44. Santa Eugeniako kultur etxeak, berriz, 100 leku eskainiko ditu eta Villamontekoan eskuragarritasunaren arabera erabili ahal izango dira gelak. Izan ere, hitzaldi eta batzarrak izaten dira bertan. Azkenik, Juan Bautista Zabala eta Romo ikastetxeek eta Julio Caro Baroja institutuak ikasleen eskaerak betetzeko behar beste gela zabalduko dituzte (ikusi ordutegiak / pdf). Argazkian, Leioa eta Erandioko campusean ere zabaldu ohi dituzte ikasteko gelak / © EHU.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun