Hiru txikientzako tokia dago oraindik Algortako haur eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 5a, 19:02
Oraindik ere 1 eta 2 urte bitarteko umeentzako hiru toki geratzen dira Algortako Egunsentia haur eskolan. Gauzak horrela, hilaren 17tik 28ra bitartean, izen-emateko epe berria zabalduko du Getxoko Udalak. Matrikula 09:00etatik 16:30ak arte egin beharko da, Foruak kaleko 16. zenbakiko zentroan bertan. Otsailaren 15ean onartutakoen behin-behineko zerrenda argitaratuko dute. Erreklamazioak, berriz, aipatu egunetik hilaren 18ra bitartean egin beharko dira; eta behin-betiko zerrenda otsailaren 24an ezagutzera emango dute. Onartutako umeak martxoaren 1ean sartuko dira haur eskolan. Izena emateko hurrengo epea 2011ko maiatzean izango litzateke, soberako lekurik egotekotan. Argazkian, udal arduradunak Algortako Egunsentia haur-eskolan / © Getxoko Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun