Dantza, gimnasia eta borroka-arteak eskainiko dituzte Sopelako udal pilotalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 10a, 19:35
Sopelako udal pilotalekuko erabilera anitzeko gelak ondoko jarduera berriak hartuko ditu otsailaren 1etik aurrera: ballet-a, capoeira, Express, Txiki Ritmo, New Age, Estilos eta Combat. Taldeak 20 eta 30 pertsona artekoak izango dira. Izen-ematea Sopelako udal igerilekuan egin behar da eta horretarako epea zabalik da jada. Besteak beste, ballet jarduera 4 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Taldeak honela banatuko dira: 4 urtetik 6ra, 6 urtetik 8ra eta 9 urtetik gora. Bere aldetik, capoeira jarduera adin guztietako pertsonei zuzenduta dago. Express delakoa egokitzapen fisiko ariketa da eta 14 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte. Saioaren iraupen laburra (30 minutu) eta kaloriak erretzeko ariketa izatea dira bere ezaugarri adierazgarrienak. Argazkian, berrikuntza lanak bukatuta, Sopelako udal pilotalekua erakutsi zien kazetariei abenduaren 3an Imanol Garai alkateak / © Sopelako Udala.
Txiki Ritmon 6 eta 10 urte bitarteko gaztetxoek izen eman ahal izango dute. Dantza eta musikari sarrera egingo saio bertan, dantza pausu errazak eta musika bidezko jolasak erabilita. Bestalde, Estilos New Agen koreografiak landuko dira gaur egungo musika erabilita. Estilo guztiak erabiliko dira: funk-a, erritmo latinoak, jazza, dance-a, eta abar. Gomendatutako adin tartea 10 eta 15 urte bitartekoa da.

Bitartean, Estilos aktibitatean, koreografia laburrak landuko dira zuzendutako eskola dibertigarri eta dinamikoak egiteko fitness kardiobaskularra hobetzeko helburu nagusiarekin. Musika estilo desberdinak erabiliko dira ikasleen gustu guztiak biltzeko, hala nola, funk-a, erritmo latinoak, dance-a, eta abar. Gomendatutako adin tartea 15 eta 50 urte bitartekoa da, pertsonen egoera fisikoa kontutan hartuta, beti ere.

Combat 14 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta borroka-arteak uztartuko dituen aktibitatea da. Bihotz intentsitate handiko saioak dira, mugimendu errazekin eta errepikapen ugarirekin. Ondorioz, kaloria asko erretzen dira borroka-arteen bitartez beso eta hankak suspertzeaz gain.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun