Ardo-dastatze eta estilismo ikastaroak egingo dituzte Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 10a, 19:48
Itzartu elkartearen laguntzarekin, ardo-dastatze eta estilismo ikastaroak antolatu ditu Sopelako Udalak. Kurtzio Kultur Etxean izango dira biak. Ardo-dastatze ikastaroa 19:00etatik 20:30era egingo dute urtarrilaren 24tik martxoaren 21era arteko astelehenetan, biak barne. Bere aldetik, estilismo ikastaroak ordutegi bera mantenduko du (19:00etatik 20:30era), baina astearteetan izango da, urtarrilak 25etik martxoaren 22ra. Ikastaro bakoitzaren prezioa 6 eurokoa da eta tokiak mugatuak dira (18 pertsona ikastaroko). Izen-ematea Kurtzio Kultur Etxean (Mendieta, 11 / 944 065 505) egin ahal izango da astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 20:00etara, edota Itzartu elkarteko lokalean (Landa Doktorea, 3. Tel: 94.676.55.95), astearte eta ostegunetan, 11:30etik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era. Argazkian, Imanol Garai Sopelako alkatea, aurreko batean, Itzartu emakumeen elkarteak antolatutako olerki, ipuin labur eta margo lehiaketen sariak banatzen / © Sopelana.net.
Bestalde, Itzartu elkarteak "Emakumeak Historian" ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 26an hasiko da eta asteazkenero egingo dute, 19:00etatik 20:30era, elkarteko lokalean (Landa Doktorea, 3 / 946 765 595). Izen-ematea Itzartuko lokalean bertan egin daiteke astearte eta ostegunetan, 11:30etik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era.

Landuko diren gaiak:

- Emakumeak Erdi Aroan: igoera eta gainbehera.
- Emakumeak Aro Modernoan: giltzapetzea eta isiltzea.
- Emakumeak Aro Garaikidean: iluntasun eta itxaropenaren artean.
- XX. mendea: gure eskubideen aldeko borroka.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun