Hiru bat astez moztuko dute bihartik aurrera Areetako Lertegi kalea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 10a, 20:46
Areetako Zugartzarte Etorbideko Bake Eder etxe inguruko lanak direla eta, bihartik, hilaren 11tik aurrera, zirkulazioa eten egingo dute Lertegi kalean. Errepide mozketa Manuel Smith eta Santiago Zabala karriken arteko zatian izango da, Zugatzarte Etorbidera bidean. Aipatu errepide heldu ahal izateko, Negubidetik datozen ibilgailuak Manuel Smith kaletik desbideratuko dira Ondategi kalera. Lanak hiru bat astez egingo dituzte eta bertan dagoeneko amaituta dagoenaren aurreko espaloi zatia egokituko dute. Argazkian, obrak Bake Eder inguruan / cc-by-nc-sa Agirregabiria.
Bake Eder eraikin berriak, 8.000 metro koadrotan, “Be My Gov” zentro teknologikoa hartuko du, administrazio elektronikoan lan egingo duena. Ekimenak Microsoft enpresaren laguntza du eta administrazio elektronikoan "munduko erreferentea" izateko jaio da, hala nola, "Getxon eta Bizkaian aberastasuna sortzeko (sarrera ekonomikoetan zein ezagutza arloan) bideratzaile izateko", Udalaren zein Aldundiaren hitzetan. Bertan izango da BiscayTIK Fundazioaren egoitza.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun