“Memoria de una hija de Oshun” dokumentala proiektatuko dute etzi Larrabasterran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 11a, 13:41
Ostegun honetan, hilak 13, “Memoria de una hija de Oshun” izenburuko dokumentala (73 minutu) proiektatuko dute Plaza Beltza herri kulturgunean, "Resumen latinoamericano" aldizkariak antolatuta. Saioa 19:00etan hasiko da, Larrabasterrako Akilino Arriola kaleko egoitzan. Maria Torrellas filmaren zuzendaria ere bertan izango da, ikusi ostean solasaldian aritzeko. Maria Farias dantzari afro-uruguaitarrari buruz dihardu dokumentalak. XX. mendean bertan esklabotza sufritu zuen horrek. Azkenik, hilaren 20an, “Datorkigun polizia” izenburuko hitzaldia eskainiko dute Plaza Beltzan, 19:30etik aurrera. Horren bitartez, "euskal poliziaren bilakaera eta gizartearen militarizazioari" buruzko hausnarketa egingo dute. Bestalde, literatura tailerra, kontsumo taldea eta josteko zein arropa konpontzeko txokoa martxan daude Plaza Beltzan. Argazkian, neska bat liburua irakurtzen kulturgunearen inaugurazioan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun