Gernikako Akordioa aurkeztuko dute Getxon eta Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 11a, 13:57
Irailaren 25ean Euskal Herriko hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek "Bake bidean aterabide demokratikoen akordioa" izenpetu zuten Gernikan. "Gatazka politikoa eta borroka bortitza bake-eszenatokirantz eta konponbide demokratikorantz bideratzeko Euskal Herrian bizi dugun aukera" baliatzea da sinatzaileen helburua. Akordioaren helburu zein edukiak era zuzen batean aurkezteko asmoz, ez dira gutxi egiten ari diren ekitaldiak. Getxo udalerrian herriz herri egiten ari dira aurkezpenak. Lehenengoa abenduaren 22an izan zen, Itzubaltzeta / Romoko kultur etxean. Hilaren 28an, berriz, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean egin zuten. Azkenik, bihar, asteazkena, Getxoko Andra Mari pilotalekuan aurkeztuko dute Gernikako Akordioa, 19:30ean. Bitartean, Sopelan, ostiral honetan jarri dute hitzordua, 19:00etan, Kurtzio Kultur Etxean.
Aipatu aurkezpen guztiak Gernikako Akordioaren sinatzaileen tokian tokiko militanteak antolatzen ari dira. "Azken egun hauetako bi albiste garrantzitsuen ondoren, zapatuan presoen eskubideen alde Bilbon egin genuen manifestazio arrakastatsua eta astelehenean ETA erakundeak zabaldu duen agiria, aurkezpen hau testuinguru berrian dator", Getxoko ezker abertzaleak nabarmendu duenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun