Hilaren 21era arte Leioako Umore Azokarako proposamen artistikoak aurkezteko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 15a, 12:55
Urtarrilaren 21ean bukatuko da 2011ko Umore Azokarako proposamen artistikoak aurkezteko epea. Antolatzaileek adierazi dutenez, Leioako Kale Artisten Azoka, batik bat, kalea adierazpide eta komunikazio artistikorako bide gisa erabiltzen duten elkarte, konpainia zein artista profesionalen taldeentzat dago zabalik. Maiatzaren 12tik 15era izango da. Hautaketa prozesuan lehentasuna izango dute Espainiako azoketan parte hartu ez duten lanek, edota proposamenak estreinakoak badira, betiere, Azokako Batzorde Artistikoak behar bezala balioztatzeko denbora izan badu. Bestalde, haurrentzako zein familiarteko publikoari zuzenduriko kale antzerki muntaiak aurkez daitezke, baita musikalak, zirkuaren esparrukoak edo beste edozein eratako ikuskizunak ere. Parte hartzeko interesa duten konpainia profesionalek postaz bidal dezakete proposamenaren dokumentazioa (proiektua edo dosierra, fitxa teknikoa, DVDa eta harremanetarako datuak jarraian zehazten den helbidera: Umore Azoka - Leioako Kale Artisten Azoka. Jose Ramon Aketxe Plaza, 11-4. 48940 Leioa / Bizkaia. Argazkian, iaz plazaratutako ikuskizunetako bat / © Umore Azoka.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun