Maitasun gutunen lehiaketa antolatu dute zazpigarren urtez Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 15a, 13:07
Sopelako Udalak "Maite Maitea" Maitasun Gutunen Lehiaketaren zazpigarren edizioa antolatu du. Aurkeztutako eskutitzak euskaraz edo espainolez idatzita egon daitezke, eta gaia librea izango da, beti ere maitasuna edo maitasun ezarekin erlazionaturik badago. Gainera, benetako edo asmatutako pertsona bati zuzenduta egon daitezke. Lehiaketa bi kategorietan banatzen da: gazteen kategoria (12 urtetik 15 urtera bitartean eta 16 urtetik 18 urtera bitartean) eta helduen kategoria (18 urtetik gorakoak eta 60 urtetik gorakoak), tokiko iturriek adierazi dutenez. Lan guztiak Kurtzio Kultur Etxean (astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 20:00etara) aurkeztu beharko dira, otsailaren 4a epemuga dela. Epaimahaiaren erabakia otsailaren 14an, San Valentin egunean ezagutaraziko dute; orduan egingo baitute sari banaketa, 19:00etan, Kurtzio Kultur Etxean. Sariei dagokienez, gazteen kategorian mp4 erreproduzitzaile bat izango da, eta helduen kategorian bi pertsonentzako bazkari edo afaria eta Spa zirkuitua Areatzako bainuetxean. Argazkia: © Sopelako Udala.
Aurkeztutako lanek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte: gehienez ere bi orrialdeko luzera izango dute eta jatorrizko lanak izango dira. Interesdunek euskaraz edo espainolez idatzitako nahi adina gutun aurkeztu ahal izango dituzte. Eskutitz bakoitzak izengoiti edo goiburu ezberdin bat eraman beharko du. Gutun-azalean kategoria agertu beharko da. Horren barruan beste gutun-azal bat sartu beharko da eta horren azalean izengoitia zehaztuko da, barruan idazlearen datuak aipatuz (izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun