Fakturen %93,17 ezarritako epean ordaintzen du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 21a, 19:19
Getxoko Udalak bere fakturen %93,17 ordaintzen du ezarritako epeen barruan, Aitor Soloeta Ogasun zinegotziak adierazitakoaren arabera. "Beraz, Getxo da enpresen zerbitzuak eta hornidurak ordaintzeko ezarritako epearen barruan betetze-maila handia duen euskal udaletako bat", gaineratu duenez. Tokiko arduradunaren hitzetan, “udal ekonomiaren egoera saneatua da konpromiso maila hori lortu ahal izatea azaltzen duen arrazoietako bat”. Era berean, “lortutako ratioak iaz berankortasunaren kontra borrokatzeko indarrean sartu zen Lege berriarekin ere mantendu ahal izango direlakoan” dago zinegotzia. Argazkian, Aitor Soloeta Ogasun zinegotzia.
Adibide bezala jarri du, iazko laugarren hiruhilabetekoan, eta Legea indarrean sartu baino lehen, sinatutako kontratuetako 29,7 milioietatik 60 eguneko epea baino lehenago ordaindu zirela 27,7 milioietako balioko fakturak. Beraz, fakturen % 6,8 ez ziren ordaindu, "epez kanpo entregatuak izan zirelako". "Esan, horietatik, batzuk bi egun pasatutakoan ordaindu zirela eta beste batzuk fidantzen itzulpenei zegozkiela. Horien jatorrizko ordainketa karta atzerapenaz eman zituzten edo Diruzaintza zerbitzuak ordainketa bideratzeko kontu korrontearen zenbakiak ez zituelako", azaldu du Soloetak. Ogasun arduradunak gogoratu du “Diruzaintza zerbitzua dela ISO Egiaztagiria lortu duen udal zerbitzuetako bat eta Getxoko Udalak zilarrezko “Q” duela, zerbitzuak ematea hobetzera laguntzen duten bi neurketa sistema” .
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun