Hiru astez itxiko dute Algortako Hirutasun kaleko zati bat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 21a, 19:31
Hodi biltzaile baten konponketa lanak direla eta, asteartetik aurrera, gutxi gora behera, hiru astez egongo da zirkulazioari itxita Algortako Hirutasun kalea, San Martin eta Andikoetxe kaleen arteko zatian. Epe horretan, aparkatzeko lekuak kenduko dituzte eta, une oro, garajeen sarbideak baino ez dira zabalik egongo. Horrenbestez, Areilza kaletik Bidezabaleraino jaitsi beharko dute ibilgailuek; eta hortik Sarrikobasora jo, Algortara igotzeko. Getxoko Udalak lan horiek sor ditzaketen eragozpenak barkatzea eta herritarren kolaborazioa eskatu du. Argazkian, herri lanak udalerriko kale batean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun