Astelehenean 15 urte beteko dira Iñaki Aurrekoetxea iheslari sopeloztarra hil zela

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 23a, 16:19
Bihar, astelehena, Iñaki Aurrekoetxea Zubilaga “Sope” euskal iheslari politiko sopeloztarraren heriotzaren 15. urteurrena izango da, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoran gogoratu duenez. Aurrekoetxea Bordeleko ospitalean hil zen, Baionako bere etxean koman zegoela aurkitu ondoren, orain dela bost urte zendutako Aitor Elortza Unanue algortarraren antzeko egoera batean. Aurrekoetxea espetxetik irten eta, Guardia Zibilak jazarrita, ihes egin behar izan zuen 1979ko urtarrilean. Hamazazpi urte egin zuen herritik kanpo, "iheslariaren bizimodu eta tentsio latzetan", Uribe Kostako AAMk zehaztu duenez. Azkenean, ospitalean hil zen 1996ko urtarrilaren 25ean, gaixotasun kroniko baten ondorioz. Argazkian, urtarrilaren 14an omenaldia egin zioten Algortan Aitor Elortzari.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun