Gernikako Akordioaren aldeko mozioa aurkeztuko dute asteazkenean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 23a, 19:14
Azken polizia operazioa salatzeko, gaur eguerdian elkarretaratzea egin dute Sopelan Gernikako Akordioa babestu duten eragileek. "Azken eraso hori abian jarri den prozesu demokratikoaren aurkako probokazioa" dela salatzeaz gain, aurrera egiteko konpromisoa berretsi dute bildutakoek. Udaletxeko plazan 50 lagun inguru bildu dira, Sopela.net agerkari digitalak zabaldu duenez. Kontzentrazioaren amaieran, asteazkenean, urtarrilaren 26an, arratsaldeko zortzietan, Sopelako udal bilkuran Gernikako Akordioa babesteko mozioa aurkeztuko dutela iragarri eta bertaratzeko gonbidapena luzatu dute. Atzo, Irunean, milaka lagun elkartu ziren "sabotaje instituzional" horren aurrean apustu politiko berriarekin "determinazio osoarekin" bat egiteko. "Gara" egunkariak islatzen duenez, bildutako herritarrek Gernikako Akordioaren azalak erakutsi zituzten eta atxilotuek pairatu dituzten torturak ere salatu zituzten. Grande Marlaskak atxilotutako guztiak espetxera bidali ditu. Argazkian, gaurko elkarretaratzea Sopelan / © Sopela.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun