Algortan elkartuko dira bihar Osakidetzaren Etengabeko Atentzio Guneetako langileak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 23a, 19:30
Urtarril eta otsailean zehar hamalau egunetan egingo dituzte lanuzteak Osakidetzaren Bizkaiko Etengabeko Atentzio Guneetako (EAG) langileek. Hilaren 15, 16, 18 eta 20an bezala, astelehen honetan ere izango da greba; baita urtarrilaren 26, 28 eta otsailaren 5etik 11ra ere. Gainera, bihar bertan, kontzentrazioa egingo dute beharginek, 11:00etan, Algortako Alango kaleko anbulatorio aurrean. Lanuzteen helburua "kalitatezko osasun publikoa eta lan-baldintza egokiak" lortzea da, sindikatuetako iturriek jakinarazi dutenez. Euren ustez, "herritarrak ere kexatu egin beharko lukete, Bizkaiko EAGetan zerbitzuak kendu baitizkiete orain, gripearen epidemiak eragin handia duenean". Langileen ordezkariek Osakidetzak azaroaren amaierarako euren proposamenei erantzun, eta sindikatuekin bilduko zirela zin egin zien, baina "oraindik ez digute ezer esan". Argazkian, Alangoko osasun zentroa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun