Ostiralean zozketatuko dituzte Artatzako BOEak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 24a, 19:17
Ostiral honetan, urtarrilak 28, zozketatuko dituzte Leioako Artatza auzoan kooperatiba bidez eraikiko diren babes ofizialeko 30 etxebizitza. Hitzordua eguerdiko hamabietan jarri dute, Sakoneta kiroldegi leioaztarrean, udal iturriek zabaldu dutenez. Gogoratu behar da sustapena pribatua dela: Leioako Udalak enkante publikoaren bitartez aipatu etxeak altxatzeko baimena eman zion Aiartza sozietate kooperatiboari. Enpresa horrek babes ofizialeko hainbat etxebizitza eraiki ditu Leioan, adibidez Udondoko bulebarrean edota Aldapan. Argazkian, aurreko etxebizitza zozketa bat Sakonetan / © Leioa.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun