Uribe Kosta eta Erandioko enpresa esanguratsuetako batzordeak bat egiten ari dira greba orokorrarekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 24a, 20:23
Euskal gehiengo sindikalak urtarrilaren 27rako greba deialdia gauzatu zuenetik, lantokietan bilera eta asanblada ugari burutu dira jada. "Bilkuretan nabaria izan da euskal langileok deialdi honen arrazoiei emandako atxikipena eta sostengua, eta bide batez greba gauzatzeko erabakiari", adierazi dute ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek. Era berean, euren hitzetan, argi geratu da "gehiengo sindikalak aurkeztutako alternatiben balioa eta egunerokotasuna, bereziki pentsio erreforma honek langileen eskubideak bortizki erasotzen duen unean". Hego Euskal Herriko sektore eta enpresa ezberdinetan urtarrilaren 21era arte burutu diren asanbladak eta hartutako erabakiei buruzko datuek "argiro" erakusten dute euskal gehiengo sindikalak deitu duen greba orokorra atxikipen ugari eta zabala eskuratzen ari dela enpresa batzordeetan eta langile batzordeetan. Dagoeneko 700 komitek bere atxikimendua erakutsi dute, langile erakundeek zabaldu dutenez. Horien artean, lurralde bakoitzean esangura eta garrantzi berezia duten enpresa eta sektoreak aipa daitezke. Uribe Kosta eta Erandiori dagokionez, ondokoak dira nabarmentzekoak: Vicrila (Lamiako), Leioako Udala, Leioa Wagen, Cocina Central Goñi (Erandio), Unliver Foods (Leioa), Metro Bilbao, BBK, SABECO, Eusko Tren eta EHUko langileak, besteak beste.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun