Osakidetza negoziatzera premiatu dute Etengabeko Atentzio Guneetako langileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 24a, 22:42
Gaur, astelehena, aldizkako lanuzteen bigarren asteari ekin diote Osakidetzaren Bizkaiko Etengabeko Atentzio Guneetako (EAG) langileek. Ospitaletik kanpo larrialdiak artatzeko aipatu zentroen asteburuko zerbitzuen berrantolaketak eragin zuen gatazka. Gaur bertan, Algortako Alango kalean, hau da, Eusko Jaurlaritzaren Osasun zerbitzuaren Uribe Kosta eskualdeko zuzendaritzaren egoitzaren aurrean batu dira 60 bat behargin. Osakidetzari negoziazioak berriz har ditzala exijitzeaz gain, Gipuzkoako langileek mobilizazioak gogortuko dituztela jakinarazi du Patxi Mugika langileen batzordeko bozeramaileak. Bihar bertan, osasun zerbitzuaren arduradunei zuzendutako idatzia aurkeztuko dute Gasteizen bi lurraldeetako beharginek. Urtarrilaren 26, 28 eta otsailaren 5etik 11ra ere izango dira lanuzteak. Argazkian, gaurko elkarretaratzea.
Argazki gehiago ikusi:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun