Hiru astez itxi dute Algortako Hirutasun kaleko zati bat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 25a, 18:33
Hodi biltzaile baten konponketa lanak direla eta, gaurtik aurrera, gutxi gora behera, hiru astez egongo da zirkulazioari itxita Algortako Hirutasun kalea, San Martin eta Andikoetxe kaleen arteko zatian. Hori dela eta, Getxoko Udaltzaingoak zenbait gomendio plazaratu du gidarientzat, goizeko trafikoan eta auto gehien dabilen orduetan obren eragina gutxitzeko helburuarekin. Algortako erdigunera joateko, lanak direla eta jarritako seinaleztapenari erreparatzea eta Lorenzo Areilza, Talaieta, Bidezabal eta Sarrikobaso kaleetatik ibiltzea gomendatu dute. Bestalde, udalerritik ateratzeko, Aingeruaren Etorbidetik eta Bentako bidegurutzetik Ormazako biribilgunerantz joatea aholkatu dute. Argazkian, herri lanak udalerriko kale batean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun