Murrizketen aurkakoek ere grebara deitu dute Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 26a, 13:05
Langabezia eta pentsioen murrizketaren kontrako Plataformaren deialdiari erantzunez, 50 bat gizon-emakumek egin zuten kontzentrazioa atzo, asteartea, iluntzean, Leioako Bulebarrean. Modu horretan, euskal gehiengo sindikalak biharko deitutako greba orokorrarekin bat egin nahi izan zuten bertan bildutakoek. Ostegun honetarako, ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek deitu dituzte lanuzteak Hego Euskal Herrian, pentsioen sistemaren erreformaren aurka egiteko. ESK, CNT, Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformak eta beste hainbat erakundek ere bat egin dute deialdiarekin, baita tokian tokiko hainbat eragilek ere; Leioako Langabezia eta pentsioen murrizketaren kontrako Plataforma kasu. Uribe Kosta eta Erandion gaur jarraituko dute grebarako aldarria zabaltzen. Besteak beste, kotxe karabana abiatuko da Berangoko Sei Herri taberna ondotik, 18:30ean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun