Pentsioen sistemen erreformari aurka egiteko ez dira gutxi izango biharko
greba egunean Uribe Kosta eta Erandion egingo dituzten mobilizazioak eta protestak. Lehen ordutako pikete informatiboez gain, besteak beste, kotxe karabana bana abiatuko da Urduliz eta Algortatik. Goizeko zortzietan herriko taberna urduliztarretik eta bederatzietan Fadura kiroldegi ondotik. Bestalde, gutxienez, Algortan, Itzubaltzetan eta Sopelan, kontzentrazio eta mobilizazioak hasiko dira 10:00ak eta 10:30ak artean: Telletxe, Santa Eugenia eta Udaletxe plazetan, hurrenez hurren. Eskualde mailako deialdiei dagokionez, hilaren 27an eguerdian, Deustuko San Pedro plazatik abiatuko da Eskumaldeko langileek osatutako zutabea, 11:45ean. Izan ere, 12:30ean, lurralde mailako manifestazioa izango da, Bilboko Plaza Eliptikotik abiatuta. Arratsaldean, berriz, Erandion egingo dute martxa, 18:30ean, metro geltoki ondotik abiatuta. Argazkian, 2010eko ekainaren 29ko greba orokorreko pikete informatiboa Leioan.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun