Artean borra-kolpeka oldartu zaie piketei Ertzaintza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 27a, 19:11
Ertzaintzak "karga basatia" burutu du piketeen aurka Leioako Artea merkataritza gunean. Arratsaldeko 17:45ak aldera izan da oldartzea, ordu erdiz sindikalistei bertako lantokietan grebaren informazioa zabaltzeko eskubidea ukatzen ibili ostean. Tarte horretan, tentsio une batzuk bizi izan dira, batez ere poliziek ezer esan gabe mutil gazte bat harrapatu dutenean. Bertan bilduta zeuden 90 bat gizon-emakumeen protesten aurrean gaztea askatu dute segidan, baina hori egin eta gutxira borrak atera eta pentsio duinak aldarrikatzen zutenen aurka jo dute ertzainek, berriro ere inolako argudiorik eman gabe. Lagun ugarik pairatu dute kolperen bat, tartean UKBERRI.NETeko argazkilariak. Izan ere, "zer ari zara zu argazkiak ateratzen?" esaten zion bitartean, jo egin du ertzain batek. Kotxe karabana Arteatik joatera zihoanean poliziek matrikula zenbakiak hartzen ibili direla adierazi dute lekukoek. Argazkian, ertzainen oldarraldia Artean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun