Atxiloketak, kargak eta identifikazioak burutu dituzte poliziek grebaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 27a, 21:21
Hego Euskal Herrian ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiruk osatzen duten gehiengo sindikalak deitutako eta ESK, CNT eta CGT sindikatuek babestutako greba orokorrari goizean goizetik egin diote aurre kolore ezberdinetako poliziek. Izan ere, Guardia Zibila eta Ertzaintza inoiz baino gehiago ikusi ahal izan dira kaleetan eta ez geldi egoten, gainera. Espainiako Armadak ere tankeak kaleratu ditu gaur goizean Andoainen, Pello Urzelai kazetariak zabaldu duenez. Horretaz gain, gutxienez lau pertsona atxilotu dituzte goizean Gasteizen, Sestaon, Trapagaran eta Leioan lagun bana atxikitu duela Ertzaintzak. Leioako Artea merkataritza gunean atxilotutako gaztea, baina, unean bertan askatu egin dute. Guardia Zibilak bere aldetik, hiru langile atxilotu ditu Iruñeko Landaben Volkswagen fabrikara doan errepidean, pentsioen erreformaren aurka bertan kateatu direlako. Oldartu ere bortizki oldartu zaizkie poliziak piketei, tartean, berriro ere, Leioako Artea merkataritza gunean. Bizkaian ere, Bilboko El Corte Ingles merkataritza gunean gogorrak izan dira emandako makilkadak. Sestaon jada atxilotutako gizon bat jipoitu dute. Argazkian, Espainiako Armadaren tankeak Andoainen / © Pello Urzelai.
Bizkaitik kanpo, Gasteizen behin eta berriro kargatu du Ertzaintzak milaka lagunen manifestazioaren aurka. Umeak izatea tartean ez da oztopo izan polizia autonomikoentzat. Bestalde, Donostian, Balmasedan, Gasteizen, Bilbon, Itzubaltzetan eta herri pilo batean izan dira identifikazioak eta auziperatzeak, pikete batzuei epaiketa azkarrerako hitzordua ere eman dietela ertzainek.

Greba orokorra Uribe Kostan eta Erandion argazkitan



Greba Orokorra Leioan eta Itzubaltzeta / Romon, Koska irratiaren eskutik (cc-by-sa)



Greba orokorreko eskualde manifestazioa Erandion, Sopela.net-en eskutik (©)



Gasteizko kargak, Hala Bedi irratiaren eskutik (cc-publicdomain)



Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun