Koska irratia: "Bilboko Irola irratia itxi du Ertzaintzak"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 28a, 19:09
Ertzaintzak Bilboko Irala auzoko Irola irratia dagoen Gazte Lokalean sartu eta itxi egin du, goizean zehar. Tas-Tas irratiak zabaldu duenez, hiru lagun atxilotu dituzte bertan. Hirurak Deustuko komisariatik pasatu ondoren, 16:30ean epailearen aurrean eramatekoak ziren, baina ez dago oraingoz horren inguruko albisterik. Bitartean, epaileak lokala arakatzeko baimena emango duenetz zain daude ertzainak eta ez dute inor hurbiltzen uzten. Horrelako kasuetan gertatu ohi denez, ertzainek irratiak emititzeko behar duen materiala eramango duten beldur dira Irola irratiko kideak. Gauzak horrela, atxilotuak askatu eta irratia eta Gazte Lokala zabal ditzaten aldarrikatzeko manifestazioa deitu dute iluntzeko 8etarako Iralako auzo plazan. Koska irratitik adierazpen askatasunaren aurkako eraso berri hau salatu eta bertaratzera gonbidatzen zaituztegu. Argazkia: cc-by-nc Irola irratia.
Hemen, Gorka Andrakak Tas-Tas irratiko “Mar de fueguitos” saioan Iñigo Irolako kideari egindako elkarrizketa laburra entzun daiteke (mp3), espainolez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun