Hileko azken ostiralean parte hartzeko deia luzatu du Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 28a, 19:21
Euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko asmoz, gaur, urtarrileko azken ostiraleko mobilizazioak izango dira Euskal Herri osoan. Uribe Kosta eta Erandion ere elkarretaratze ugari egongo dira herrietan. Algortan, Koska irratia osatzen duten lagunek azken ostiraleko ekitaldietan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Izan ere, aipatu dutenez, 2011n dinamika berria abian jarri dute herrian: hilabete bakoitzeko azken ostiralean Algortako eragile batek mobilizaziora deitzea. Gogoratu, abenduan, Getxo eta Algortako hamaika eragile eta norbanakok eskatu zietela herritarrei urteko azken ostiraleko bateratzean parte hartzea. Gaurko kontzentrazioa iluntzeko zortzietan izango da, Telletxe plazan. Argazkia: cc-by-sa Koska irratia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun