Itsasoruntzeko lau ekintzaile identifikatu dituzte Guggenheim museoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 29a, 20:44
Uribe Kostako zortzi surflari sartu dira gaur eguerdian Bilboko Guggenheim museoko putzuan, gatazkaren konponbidea erdiesteko "herritarren parte-hartze aktiboa eta aldeen arteko elkarrizketa beharrezkoak" direla aldarrikatzeko asmoz. Adierazi dutenez, "Euskal Herriko gizon-emakumeek daukate egun zabaldutako prozesua atzeraezina egiteko gaitasuna". Hala ere, agudo agertu zaizkie museoko segurtasun zaindariak, Bilboko udaltzainak eta ertzainak. Tartean, lau lagun identifikatu dituzte. Hori kontuan hartuta ere, Itsasoruntzek positiboki baloratu du ekintza. Izan ere, egungo pausuak Gernika eta Bruselatik igaro diren bezala, "euskal herritarren konponbiderako nahia Bilboko Guggenheimetik New York-era eta harago" heldu behar dela uste dute Uribe Kostako surflariek, nazioarteko bitartekariek horretan jokatu dezaketen papera aintzat hartuz. Bestalde, ezker abertzalearen legalizazioa ere eskatu dute, "duela zortzi urte bezala, orain ere herritar zati handi horri ahotsa ematea beharrezkoa delako". Argazkia: cc-pd Itsasoruntz.
Ikusi argazki gehiago:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun