Javi Polo arraunlari algortarra elkarrizketatuko dute gaur "ArnasestUK" irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 2a, 15:03
Oporraldi luzea hartu ostean, gaur, asteazkena, itzuliko dira Koska irratiko (FM 108.0) uhinetara "ArnasestUK" kirol saioko lagunak. Gainera, ez da nolanahikoa aukeratuta edukia. Besteak beste, Javi Polo Urdaibai taldeko arraunlari algortarrari egingo diote elkarrizketa, gaueko bederatzietan hasiko den irratsaioan. Urtarrilaren 17an 2010eko Getxoko kirolaririk onena izendatu zuten Polo, Algortako Fadura udal kiroldegian egin zuten “Getxo Sasoi Sasoian” Kirol Sarien laugarren ekitaldian. Garaikurrok Getxoko Udalak ematen ditu eta, horien bitartez, kirolaren alde eta kirolarentzat lan egiten duten pertsona eta elkarte getxoztarrak saritu nahi dituzte. Kirolaririk onenaren saria arraunlari algortarrari ematea erabaki zuen epaimahaia udalerriko zortzi kirol-kazetarik osatuta zegoen, eta horiek botoen %36arekin hautatu zuten. Besteak beste, Kontxako Banderako egungo irabazlea eta TKE Ligako egungo txapelduna da Urdaibai. "ArnasestUK" irratsaioari dagokionez, asteazkenero dago entzungai Koska irratian, FMko 108.0n edo "on line", 21:00etatik aurrera. Argazkian, Javi Polo Imanol Landa alkatearekin batera / © Getxoko Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun