Ertzaintzak "zainduko" du gauez Sopela

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 2a, 16:50
Sopelako Udalaren eta Ertzaintzaren ordezkariek lankidetza hitzarmena sinatu dute, udalerrian bi poliziek "era koordinatuan" lan egin dezaten. Sinatutako idatziak gertakari sorta bat zehazten du: bakoitza zein erakunderi dagokion finkatzen du, baita jazoera bakoitzaren titularitatea zeinena den ere. "Koordinazio hitzarmenaren eragin nabarmenetarikoa izango da Ertzaintza arduratuko dela gauez Sopelan gertatzen diren arazoez, egun herriko Udaltzaingoak ez baitauka gaueko txandarik", azaldu dute udal iturriek. Josu Landaluze alkateordeak akordioa “ona dela” esan du, “segurtasunaren arloan Sopelak zuen hutsuneetako bat beteko baitu, gauekoa". "Horregatik, akordioan esku hartu duten alde guztien lankidetza eskertu nahi nuke”, gaineratu duenez. Argazkian, urtarrilaren 27ko greba egunean egunez ere "zaindu" zuen Sopela Ertzaintzak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun