Euskararen egoerari buruzko "kezkak eta haserrea" udal agintariei e-postaz helaraztea eskatu du Plentziako ezker abertzalea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 2a, 19:06
Plentziako Udalak euskararekiko duen jarrera "gero eta larriagoa dela" salatu berri du tokiko ezker abertzaleak. "Egoera hau salatzeko asmoz, Udalaz gaindiko erakunde ezberdinen aurrean hamaika salaketa jarri ditugu: udaletxean idazki eta proposamen asko erregistratu dugu; kalean (eta sarean) salaketa kanpainak martxan jarri ditugu... baina momentuz ez dugu ezer lortu", azaldu dute. Nahiz eta Plentziako Independenteak buru dituen tokiko erakundeak "beste alde batera begiratu", euskarak sufritzen duen egoera salatzen jarraituko duela ohartarazi du Plentziako ezker abertzaleak. Oraingo honetan, "kezkak eta haserrea" udal gobernuko kideei e-postaz adierazteko eskatu diete herritarrei: Isabel Zarauza alkateari, Silvia Lopez de Guereñu alkateordeari eta Suso Espinosa zinegotziari. Argibide gehiagorako: Piztu Plentzia!. Argazkian, abenduan itsasgizonaren estatuaren plaka euskaratzeko eskatu zuten / © Plentziako ezker abertzalea.
Oraingo honetan Plentziako Udalaren webgunearen egoera salatu du PLentziako ezker abertzaleak:

agenda
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun