Oinarrizko kirolaren antolaketari buruz arituko dira etzi Faduran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 2a, 21:26
Getxo Kirolak udal erakundeak jarduera fisikoarekin eta osasunarekin lotutako hitzaldien zikloa antolatuko du, beste eragile batzuekin elkarlanean. Solasaldi horiekin GK Gunea inauguratuko dute, hau da, kirolaren, aisiaren, osasunaren eta denbora librearen gaineko proposamen ezberdinak jorratuko dituen diziplina anitzeko espazioa. Horrela, etzi, ostirala, 19:30ean, Jose Maria Amorrortu eta Edorta Murua Atletico de Madril futbol taldeko harrobiko egungo arduradunek oinarrizko kirolaren kudeaketari eta antolakuntzari buruzko hitzaldia emango dute, Algortako Fadura kiroldegiko ekitaldi-aretoan. Halaber, otsailaren 11n, 20:00etan, Antxon Elosua yoga irakasleak "Yoga: iluminacion y realizacion" izeneko hitzaldia eskainiko du, leku berean. Argazkian, 2010eko urriaren 16an Getxo Kirolak erakundearen Multikirolak programari hasiera eman zioten Gobelako kiroldegian areto-futbol topaketa batekin / © Getxo.net.
Alvaro Gonzalez Kirol zinegotziak azaldutakoaren arabera, “GK Gunea ikaskuntzara eta berrikuntzara irekitako espazio gisa sortu da, publiko-mota guztietara iristeko asmoarekin. Fadura berritu eta gero, udalerriari foro berria eskaini nahi diogu, herritarrei interesatzen zaizkien gaiak, kirolarekin, aisiarekin eta kulturarekin lotutakoak, jorratze aldera”. Getxo Kirolen asmoa da hilero hitzordua jartzea. Datozen hilabeteetan, besteak beste, honako gai hauek landuko dira: jarduera fisikoak duen garrantzia 60 urtetik aurrera eta nerabezaroan kirola uzteko arrazoiak, hurrenez hurren. Jarduera guztiak doakoak izango dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun