Goizaldean egingo dituzte iraileko istripua argitzeko lanak Bizkaiko Zubian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 3a, 13:32
Mikel Alexander Uriarte Gonzalez 22 urteko gazteari heriotza eragin zion istripua argitzeko ikerketa lanak egingo dituzte, goizaldeko ordu batetik aurrera, Bizkaiko Zubian. Horrela agindu du Barakaldoko Instrukzio Epaitegiak eta "polizia ere bertan izango da", zendutako mutilaren senide eta lagunek adierazi dutenez. Izan ere, azterlanak urtarrilaren 20ko gauean ziren egitekoak. Baina, gaztearen gertukoek adierazi zutenez, egun horretan beharrezko egiaztapenak egiten ez ziotela utziko jakinarazi zioten epaitegiak izendatutako perituari Transbordador de Bizkaia SL enpresako arduradunek. "Antolaketa arazoak dituztela jarri dute argudiotzat. Gainera, datorren astean hitz egiteko gonbitea luzatu digute, azterketa lanak egiteko data eman nahi izan gabe", azaldu zuten senide eta lagunek. Argazkian, Bizkaiko Zubiko transbordadorea, egunez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun