Martxoaren 1ean zabalduko dituzte Sopelako ludoteka eta gaztelekua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 3a, 14:41
Sopelako ludoteka 4 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta, erabili ahal izateko, ezinbestekoa izango da udalerrian erroldatua egotea. Astelehenetik ostiralera, arratsaldez zabalduko dute, 17:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, berriz, goizez ere irekiko dute, 11:00etatik 14:00etara. Erabiltzaileen txandak gurasoen batzar egunean zehaztuko dituzte: otsailaren 22an, 19:30ean, Kurtzio kultur Etxean. Izena emateko epea hilaren 15era arte egongo da zabalik, Kurtzion bertan. Gaztelekuari dagokionez, ohikoa den bezala, 13 eta 18 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta egongo da. Arratsaldez egongo da zabalik astelehenetik ostegunera: 17:00etatik 20:00etara zehazki. Baina, ostiral eta larunbatetan goizean ere erabili ahal izango da, 11:00etatik 14:00etara. Argazkian, Kurtzio Kultur Etxean egingo dituzte ludoteka eta gaztelekuaren jarduerak / © Sopelako Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun