"La venganza de la Petra" lana estreinatuko dute etzi Berango Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 3a, 23:30
Larunbat honetan, otsailak 5, Carlos Arniches antzerkigilearen "La venganza de la Petra" lana estreinatuko dute Berango Antzokian. "Obra dibertigarria da, barrea eragiteko eta ikusleen gozamenerako, alegia", azaldu du Fernando Ansoleaga Arte Eszenikoen Lagunen kultur elkarteko (ACADAE) kideak. Bera ibiliko da zuzendari lanetan. Ansoleagak ziurtatu duenez, bikoitza da oraingo jendaurreko aurkezpena. Izan ere, lehenengo aldia da ACADAEk Arnichesen lan bat aukeratzen duena. Horretaz gain, antzoki berriko eszenatokian egingo den lehendabiziko antzezpena izango da etzikoa. "Orduan jakingo dugu eszenatokiak zenbateraino ematen duen", dio Ansoleagak. Emanaldia 19:30ean izango da eta sarrerak doan eskura daitezke kultur etxeetan. Argazkian, abenduan inauguratu zuten Berango Antzokian izango da abesbatzen topaketa / © Berangoko Udala.
Fideltasun ezari buruz diharduen antzezlan komikoa izanda, ikusleek ondo pasatuko dutela uste du Ansoleagak. Gainera, antzerkizaleak erakartzeko balio izatea espero du. Zuzendariak aurreratu duenez, aukera ona da gazteak ere antzerkira zein elkartera hurbil daitezen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun