Aitor Artetxe preso algortarra martxoaren 31n epaituko dute Parisen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 3a, 23:59
Aitor Artetxe Rodriguez euskal preso politikoa martxoaren 31n epaituko dutela iragarri du gaur Parisko Auzitegiko 14. atalak, EFE albiste agentzia espainolak zabaldutakoaren arabera. Hala ere, ez du zehaztu zehazki zer leporatzen dioten. Hori bai, epaiketa egin artean algortarrak espetxean jarraitu beharko duela adierazi du aipatu iturriak. Aitor Artetxe Frantzian preso dago 2008ko abenduaren 8an atxilotu zutenetik. Argazkian, Aitor Artetxeren irudia auzokide batek helduta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun