Elikagaien manipulatzaile doako ikastaroa antolatu du Uribe Kostako Behargintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 4a, 14:04
Otsailaren 22 eta 23rako, elikagaien manipulatzaile agiria lortzeko doako ikastaroa antolatu du Uribe Kostako Behargintzak. Sopelako Kurtzio Kultur Etxean izango dira eskolak, 16:45etik 18:45era. Jakin beharrekoa da parte hartu nahi dutenek lanean egon beharko dutela, autonomo gisa zein besteren kontura, Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako batean, hau da, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela edo Urdulizen. Izena emateko epea otsailaren 11ra arte egongo da zabalik, Behargintzaren bulegoetan, udaletako enplegu guneetan eta Berango, Sopela, Plentzia eta Gorlizko merkatarien elkarteetan. Orotara, 15 lagunek parte har dezakete ikastaroan. Hala ere, taldea osatzeko partaide nahikorik ez balego, langabeek ere izena eman ahal izango dute, bost gehienez. Argazkian, Berangoko Karabiazpi kaleko 1. zenbakian dago Uribe Kostako Behargintza / © Behargintza.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun