Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa egingo dute gaur zortzi Ermitatze gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 7a, 19:53
Otsailaren 14rako autodefentsa ikastaroa antolatu du Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladak (PGGA). Eskolak 18:30etik aurrera emango dituzte, Ermitatze gaztetxe plentziarrean (Andra Mari kalea, 1). "Tailerrak duen arrakastaren arabera, parte hartzen dutenek erabakiko dute astero aurrera eramatea edo ze maiztasunarekin egingo den", azaldu dute bertoko neska-mutilek. Gogoratu Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladako kideek urtarrilaren 3an sartu zirela Antolin Deuna plazatxoan dagoen Uriartenatxikia etxean, bertan gune autogestionatua zabaltzeko asmoz. Ordutik hainbat ekimen egin dituzte. Argazkian, hainbat emakume autodefentsa ikastaroa ematen / cc-by-nc-sa praktikatu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun